Paintballera irteera, Gaztelekukoendako

Ubane Madera Zangitu 2023ko urr. 11a, 16:00

Soraluzeko Udal Gaztelekuak Igorreko Paintballera irteera antolatu du urriaren 21erako. Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena-ematea, urriaren 18a da azkeneko eguna. Prezioa da 21 euro. Irteera Gaztelekuko erabiltzaileendako da, DBH osoko ikasleendako. 

Urriaren 21ean, zapatua, 15:30ean irtengo dira Estaziñoko autobus geltokitik, eta, 19:30ean bueltatuko dira Igorreko Paintballetik. 

Izen-ematea online

Izena online zein aurrez aurre eman ahal izango da.

Online emateko, honakoa da helbidea: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak
Izena emateko modu hau erabiliz gero, ordainketa kontu korrontera egin beharko da:
Kontu korrontea: ES45-3035-0004-90-0040015550 (Laboral Kutxa)
Kontzeptua: gaztelekua + gaztearen izen- abizenak.

Aurrez aurre

Izena aurrez aurre emateko, berriz, gazteek institutuan jaso duten izena emateko fitxa bete beharra dago, eta, diruarekin batera, Pil-pileanen bulegoan entregatu. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00-14:00/17:00-19:00.

*Hobariren bat jaso nahi izanez gero, udaletxetik pasatu behar da lehenago, izen-emate orriarekin.