Lan deialdia

Kazetaria eta barne prozesuen kudeatzailea behar dira

Ubane Madera Zangitu 2023ko urriaren 9a

Ermuko eta Mallabiko Drogetenitturri komunikabideak kazetari bat behar du, gehienbat alderdi digitalarekin lotutako lanetarako, batez ere, webgunera begira. Bestalde, TOKIKOMek, euskarazko herri-komunikabideen sareak barne prozesuen kudeatzailea behar du. Bi lanpostuen ezaugarriak albiste barruan.

Kazetari lanpostuari dagokionez, Drogetenitturri komunikabidean behar dute lankidea, gehienbat alderdi digitalarekin lotutako lanetarako: batez ere webgunea, eta ahal den neurrian bideo/argazkigintza. Momentuz jardun erdirako da. Hautagaitzak onartuko dituzte urriaren 18ra arte.

  • Honakoa eskatzen dute:
  • Kazetaritzan, komunikazioan edo pareko unibertsitate-titulua izatea;
  • EGA izatea
  • Interneten jakintza: webgintza, sare-sozialak…
  • Honakoa hartuko dute kontuan:
  • Bideogintza eta argazkigintza ezagutzak
  • Lan eskarmentua komunikazio alorrean
  • In Design erabiltzen jakitea
  • Ermukoa, Mallabikoa edo ingurukoa izatea
  • Euskalgintzaren gaineko ezagutzak.

Kudeatzailea

Barne prozesuen kudeatzaileari dagokionez, TOKIKOMeko lan-taldea osatzeko da. Zereginak izango dira datu-baseak mantendu, aurrekontuen eta dirulaguntzen kudeaketa, LOPD, hornitzaileekin harremana… Jardunaldi osoko lana eskaintzen dute, Arrasaten. Hautagaitzak onartuko dira urriaren 20ra arte.

  • Honakoa eskatzen dute:
  • Formazioa eta esperientzia:
  • Enpresa Zientzietan lizentziatua edo Administrazio zikloko ikasketak.
  • Diru laguntzen kudeaketan eta LOPDan ezagutza.
  • CRMren erabileraren ezagutza.
  • Euskara: C1 maila.
  • Gaztelera, ingelesa eta frantsesa gomendagarria.
  • Gaitasun espezifikoak
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Informatika: ofimatika.
  • Izaera proaktiboa eta talde-lanerako gaitasuna.
  • Bezeroarekiko eta berrikuntzarako orientazioa.
  • Honakoa eskaintzen dute:
  • Lanaldi osorako kontratua eta sektorearekiko soldata lehiakorra.
  • Euskarazko komunikabide sare handienaren parte izateko aukera.
  • Talde-lanean eta helburu zehatzekin lan egiteko aukera.
  • Garapen profesionalerako aukera.
  • Ordutegi malgua.
  • Arrasateko bulegoan lanlekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.