Memoria lantzeko tailerra antolatu dute Itxaropena Nagusien Elkartean, Buruz Gimnasio Zerebrala. Urrian hasiko da eta otsailean bukatuko da, eta hilean hainbat saio izango ditu, honakoak:
- Urria: 18 (asteazkena) eta 27 (ostirala)
- Azaroa: 3 (ostirala), 10 (ostirala), 16 (osteguna) eta 24 (ostirala)
- Abendua: 1 (ostirala) 15 (ostirala) eta 22 (ostirala)
- Otsaila, oroitzapen-saioak: 19 (astelehena) eta 26 (astelehena)
Saio guztiak izango dira 16:00etatik 17:390era bitartean, Kalebarren 8ko Udal lokal berrian. Gehienez jota 15 lagunendako lekua dago.
Faktore babeslea
Ikastaroa Buruz Gimnasio Zerebral elkarteko Emma Ocamica adituak eskainiko du. Elkartetik diotenez, “buru aktiboari eusteak faktore babesle edo prebentibo gisa jokatzen du dementzia pairatzeko arriskua murriztuz, besteak beste, eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen trebetasun funtzionalen galera atzeratuz. Horregatik da garrantzitsua gure burmuina suspertzea”.
Tailerrerako izen-ematea zabalik dago; martitzenetan eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara, Itxaropenako lokalean.