Atzo, eguaztena, txangoa egin zuten Añanako Gesaltzara Itxaropena Erretiratuen elkartetik. Kontatu dutenez, goizean hamarretakoa Gesaltza jatetxean egin zuten, gero bisita gidatua gesaltzetara eta ondoren bazkaldu egin zuten.
Gesaltzara egindako bisitaren amaieran, oinak ur gazitan sartzeko aukera izan zuten eta hori ere ederra izan zela esan dute. Bazkal ostean, berriz, Landan geratu ziren eguraldi ederraz disfrutatzen.
Gisatu lehiaketa eta bazkaria
Irailekoa eginda, orain, urriko ekintzak antolatzen ari dira Itxaropena elkartean, urriaren 20an egingo dute-eta gisatu lehiaketa eta ondorengo bazkaria.
Lehiaketari dagokionez, zortzi bikotek parte hartu ahal izango du eta izen-ematea zabalik dago. Itxaropenako iragarki-taulan eman behar da izena.
Bazkariari dagokionez, berriz, 84 lagunendako lekua dago. Kasu horretan, Itxaropenako bulegoan eman behar da izena. Epea urriaren 3tik 16ra arte izango da zabalik, biak barne, martitzenetan edo eguenetan, 11:00etatik 12:00etara Itxaropenako bulegoan.