Astelehenean hasiko dira Plaentxia Kantuan taldearen entseguak

Ubane Madera Zangitu 2023ko ira. 27a, 11:01

Plaentxia Kantuan taldetik jakinarazi dute, udako oporraldiaren ostean, badatozela bueltan: "Urriaren 2an, arratsaldeko 18:00tan elkartuko gara berriz kantuan egitera. Itxaropenan elkartuko gara. Herriko guztiok gonbidatuta zaudete. Animatu eta etorri!".

Plaentxia Kantuan ekimena 2018an sortu zuten, astelehenero entseatu eta tarteka elkarrekin kalera kantura ateratzeko asmoz. Harrezkero -pandemian izan ezik- halaxe egin dute eta herriko jaietan, ospakizunetan eta bestelako egun berezietan kalerik kale ibiltzen da 30 lagun baino gehiagoko taldea kantuan, Pablo Arruabarrena soinujoleak lagunduta.

Ekimena edozein herritarrendako dago zabalik.