Odola ematera joateko hurrengo hitzordua azaroaren 24an da. 2023ko azkeneko odol ateratzea izango da hura.
Barikuan, 40 soraluzetar izan zen Itxaropena Erretiratuen Elkartean, odola emateko gertu. Horietatik bi lehenengo aldiz bertaratu ziren. Odol emaileen elkartetik esandakoaren arabera, guztira, 34 odol-poltsa lortu ziren, "marka polita!", diote.
Odola ematera joateko hurrengo hitzordua azaroaren 24an da. 2023ko azkeneko odol ateratzea izango da hura.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.