BABESTUTAKO EDUKIA

Gararock musika jaialdia gaur Mendaron

Barren.eus 2023ko ira. 23a, 09:44

Gaur, zapatua, Gararock musika jaialdia egingo dute Mendaron. Bertan, bost musika talde izango dira: Ithaca, Magia Bruta, Rukula, Sua eta Doctor Explosion.  Kontzertuak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira Garagartza auzoko eszenatokian eta sarrera debalde izango da. 

Hiru eszenatoki, 10X20ko karpa, txosna, food truck furgoneta, bokatak... lotu daitezkeen detaile guztiak zaindu dituzte antolatzaileek eta jaialdi ahaztezina izateko osagai guztiak ditu aurtengo edizioak. Aurten, estreinakoz, Puntu morea ere jarriko dute.

Sortu zenetik (2016) mantendu duen ezaugarriari eutsiko dio aurten ere Gararockek eta familia osoak batzeko eskaintza prestatu dute antolatzaileek. Hala, 17:00etatik 18:00etara aurpegiak margotzeko tailerra egingo da umeentzat eta 17:30ean abiatuko du musika jaialdia Zarauzko Ithaca talde gazteak. Jarraian etorriko dira Magia Bruta, Rukula, Sua eta Doctor Explosionekoak.

Gararock jaialdia musika zale kuadrilla batek antolatzen du, Mendaroko Udalaren babesarekin, eta sorreratik musikariak eta musikazaleak zaintzeko erakutsitako mimoa izan du ikur.