Arrakastaren aparretan amaitu dituzte Mesedeetako jaiak

Egoitz Unamuno 2023ko ira. 18a, 12:31

Atzo amaitu ziren Mesedeetako jaiak, tortila lehialeta, dantza, toka eta umeendako puzgarri eta bits jaiarekin. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, jaiak oso jendetsuak izan dira, batez ere, bariku eta zapatu arratsaldean eta honenbestez, oso gustura daude herritarrek emandako erantzunarekin. Argazkiak: Jon Agirre eta Mikel Alberdi. 

Atzo, umeendako puzgarriek abiatu zuten egitaraua eta ostean, Urrats dantza taldeko dantzazaleen eskutik hainbat herritarrek dantza egin zuten plazan, polka, esku-dantza, fandago eta abar...

Eguerdirako plaza jendez betea zegoen eta mahaiak tortilaz. Lehiaketan, Txaro Letek eta Makinai senarrak eskuratu zuten lehen postua eta bigarrena Kristina Gilek eta Eider Gallastegik. Bitartean, beste bazterrean, toka lehiaketa jokatu zuten eta han, Miguel Bastardo eta Andoni Gallastegik berdindu egin zuten bina azerturekin eta berdinketa hautsi barik, lehen saria bien artean banatzea erabaki zuten.   

Ordurako, umez eta aparrez betea zen plaza, eta halaxe amaitu zituzten hiru eguneko jaiak, arrakastaren aparretan. 

Oharra: Zozketako sarituak ere agertu ziren. Lehen saria Eneko Gallastegiri egokitu zitzaion eta bigarrena, berriz, Esozi Maiztegiri.