Web Aplikazioen Garapena izango da bere eskaintzara batuko duen goi mailako ziklo berria, Izan ere, enpresa industrialetan geroz eta garrantzitsuagoa da teknologia, makina, elementu eta prosezu desberdinek sortzen dituzten datuak era zentralizatuan bistaratzeko aukera izatea. Ziklo berri honen ikasketa prosezua, berauek bistaratzeko web aplikazio berriak sortu eta aplikazioak zabaltzea izango da. Hontarako, gorakadan dauden azken teknologiak eta tresnak erabiliz.
Miguel Altuna ikastetxeak, Erdi eta Goi mailako Heziketa zikloen eskaintza zabala dauka eta hauez gain, Forjaketa Prozesuen Diseinua eta Ekoizpena, Fabrikazio Adimenduna, Adimen Artifiziala eta Big Data espezializazioak eskaintzen dituen Gipuzkoako ikastetxe bakarra da.
Goi mailako zikloko tituludunei, espezializazio horiek ikasteko aukera eta gertuko enpresetan datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako prozesuak ezarri edo integratzeko aukera zabalduko zaie, enpresen eraldaketa digitalerako erreferentzia izateko aukerarekin batera. Arlo teknikotik haratago, administraritza arloan ere, urte bakarrean Zuzendaritzari Laguntza goi mailako titulua eskaintzen du Administrazio eta Finantzak goi mailako zikloko tituludunentzat.
Espezializazioak alde batera utzita, eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren nortasunari erreparatuz gero. Zeharkako gaitasunak eskuratzea, teknologia, garapen iraunkorra eta nazioartekotzea dira zentro honen ardatz nagusiak. Bere lan-ildoa prestakuntza praktikoan oinarritzen da, eta horregatik, enpresen zeregina ere oso garrantzitsua da, arreta eta baliabideak eskaintzen dizkie, bai bere premiei erantzuteko eta baita haiekin batera egiten diren berrikuntza-proiektuetan ere.
2023-2024 ikasturtea ikasleek aste honetan hasiko duten arren, azken plaza huts batzuk gelditzen direnez, interesatuek izena emateko aukera dute oraindik ere.
4.0 industriarekin lotutako kontzeptuak eta teknologiak landuz
Industria mailan, punta-puntakoak diren baliabide teknologikoak ere garrantzitsuak dira, eta horrek, hain zuzen ere, ahalbidetzen du ikasleek laneratzean jasan dezaketen arrakala teknologikoa murriztea. Garapen iraunkorraren aldeko apustua ere egiten du, bai ikastetxeak hartzen dituen erabakietan eta baita planifika-tzen dituen erronka eta jardueretan ere. Eta, nola ez, Miguel Altunak nazioartekotzearen alde egiten du, bai ikasleen kasuan, bai irakasleen kasuan ere, horren erakusgarri da nazioarteko enpresekin lankidetzan egindako proiektuetan parte hartzea, besteak beste.
Enpresengandik hurbil eta gizarteari irekita
Industriatik ahalik eta hurbilen, ahalik eta eszenatoki errealenetan ikastea da Miguel Altuna zentroaren abantailetako bat. Horren ondorio dira ekipamendu eta tailer erdi industrialak, lan-ingurune oso digitalizatuak, Learning Factories bezalako metodologia aktiboak eta zeharkako konpetentzien indartzea. Irakasleak eta ikastetxeko zuzendaritza arduratzen dira eskualdeko benetako beharrak ezagutzeaz eta aldaketa-palanka gisa jarduteaz, prestakuntza egokituz eta bizitzan zehar pertsonen birkualifikazioa bultzatuz (reskilling eta upskilling).
Gaur egun, 300 enpresa baino gehiagok dute konfiantza Miguel Altunarengan, bai prestakuntza DUALean, bai tituludunen lan-poltsan. Horregatik guztiagatik, gizarteari irekita dagoen zentrotzat hartzen da, eta hainbat forotan parte hartzen du, eskualdekoak, nazio mailakoak zein nazioartekoak. Foro horietan parte har-tzen du, eta ikasi egiten du, ikasleei ezagutzak transferitzeko, eta, ondoren, zirkulua ixten du, etorkizuneko erronkei begira aurrera egiteko, oraina ardatz hartuta eta iragana ahaztu gabe.
Komunikazioa eta teknologiak
Miguel Altunan ingurune erabat euskaldunean lan egiten da, nahiz eta ziklo batzuk oraindik formatu elebidunean ematen diren. Eta mundu globalizatuari erantzuteko, ingelesak paper garrantzitsua betetzen du hezkuntza-prozesuan; horregatik, ingelesezko moduluak dituzten zikloak eskaintzen dituzte, eta arratsaldez, errefortzu- eskolak, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat. Frantsesa ere sartzen dute Zuzendaritzari Laguntzeko zikloko 2. mailan.
Teknologia da abiadura handian aurrera egiten ari diren faktoreetako bat. Bergarako zentroan badakite hori, eta, beraz, prestakuntza-eskaintza 4.0 industriarekin lotutako kontzeptuetara egokitzeaz gain, teknologia horiek erakundean txertatzen ari dira. Aldaketa horiek agerikoak dira espazio analitiko eta sortzaileetan, espazio exekutiboetan eta baita heziketa-zikloetako tailerretan ere.