Erakusketa

"Zazuar": Argazkiak, pinturak eta bien arteko fusioa

Ander Gomez 2023ko ira. 15a, 08:19

Gaur, arratsaldeko 7etan, Juan Fernández argazkilari soraluzetarrak eta Mai Sanz margolari iruindarrak elkarlanean egindako erakusketa aurkeztuko dute: "Zazuar, argazkigintzatik pinturara".
Bideoan, Fernandezek berak kontatzen ditu erakusketaren nondik norakoak.

"Zazuar, argazkigintzatik pinturara" irailaren 15etik 30era bitartean egongo da ikusgai kulturguneko erakusketa gelan:

  • Lanegunetan: 19:00 - 20:30
  • Larunbatetan: 12:00 - 13:30

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.