Udalerako bi peoi kontratatzeko lan deialdia

Ubane Madera Zangitu 2023ko ira. 13a, 10:11

Soraluzeko Udalak jakinarazi duenez, bi peoi kontratatuko ditu sei hilabetez, Lanbidek enplegua sustatzeko ematen dituen dirulaguntzei esker; interesdunek irailaren 18a arte dute izena emateko aukera,  Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan.

Bi peoien lanaldia partziala izango da, %75ekoa. Brigadaren biltegietako inbentarioa eta altzarien berritzea proiektua garatzeko behar dira bi langileak.

Betebeharrak

Lanpostura aurkezteko honako betebeharrak bete behar dira:

  • Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez A1 edo AISA titulua eskatuko da).
  • Baldintza fisiko onak.
  • Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.

Familia kargak eta beste

Lanpostura aurkezten diren langileen artean puntuaketan berdinketak egonez gero, beste bi parametro hauek hartuko dira aintzat:

  • Familia kargen maila.
  • 55 urte baino gehiago dutenei, euskara gutxieneko ezagutza edukitzea ez zaie eskatuko.