Barikuan, laurogei herritar inguru batu ziren Plaza Berrian egin zen elkarretaratzean eta zapatu, eguerdian, beste hainbeste lagun Karakaten, Asier eta Iñakiren oroimenezko monolitoaren eta pagoaren aurrean, lore eskaintza egitera. Dantza, bertsoak eta kantuak ere izan ziren.
Oroimenarekin batera, aldarriak ere izan zuen bere lekua. "Elkartasunaren errepidean dispertsioak erailak. Maite zaituztegu" lemapean, adierazi zuten lanean jarraituko dutela Asier eta Iñaki dispertsio politikaren biktima bezela aitortuak izan daitezen eta urruntze politikaren osteko aroan, presoak eta iheslariak etxera itzul daitezen.