Aurreikuspenak bete eta demaseko euri eta txingor zaparradak bota ditu orain dela ordu erdi eskas Soraluzen. Trumoiek eta oinaztuek iragarri dute handia zetorrela eta horrelakoxea izan da. Oraingoz, txingorra atertu duen arren, euria gogotik dihardu. Herrian zenbait ur-putzu sortu dira eta Segurtasun Sailak aktibatuta dauka alerta laranja gaur gaueko 22:00ak arte. Portadako bideoa A.G. herritarrak grabatu du Mendiola industrialdean. Barrukoa, berriz, E.A. herritarrak grabatu du Kalebarrenen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.