Urriaren 5, 6, 7 eta 8an izango da Drone Future 2023 topaketa, Haron. Aurten, Bittor Murguzurrek online parte hartuko du bertan eta lehiaketarako lanak ere aurkeztu ditu: Jai-Alai eta Fireworks bideoak.
Jai Alai eta Fireworks bideoak
Jai Alai bideoa Soraluzen dago grabatuta, Araneko frontoian. Protagonista dira Josu Elesgarai zesta-puntalari profesional izandakoa eta Jokin Martinez, Jon Zabala eta Iraitz Ibarzabal soraluzetarrak. Zesta puntan ageri dira Bittor Murguzurrek grabatutako bideoan.
Fireworks bideoa, berriz, Debako su artifizialen gainekoa da. Musikarekin eta suen edertasunarekin jolasten du Murguzurrek bideoan. HEMEN klikatuta ikusgai.
Irailaren 30era arte botoa
Bideoak aurkezteko epea irailaren 30era arte izango da zabalik eta Murguzur hirugarren bideo bat aurkezteko aukera aztertzen dabil. Halaber, aurkeztutako bideoak bozkatzeko epea ere irailaren 30ean bukatuko da. Botoa emateko, HEMEN klikatu.
Bittor Murguzur bigarren urtez aurkeztu da Drone Future lehiaketara, orain arteko edizio guztietara.
Iaz, FPV mailan bigarren saria eskuratu zuen, lasterketa drone mailan eta Basque Country bideoarekin bost finalisten artean geratu zen. Iaz, 100 bat bideo aurkeztu ziren guztira.