Abuztuaren 30ean hasi ziren Pascual Churruca lantegia eraisteko lanik handienak. Hori egiteko, Errekaldeko errepide zati bat itxi egin behar izan zuten eta aurreikuspena zen bihar goizean zabalduko zutela. Baina dagoeneko bukatu dituzte eraiste lanik handienak eta gaur bertan zabalduko dute errepide zati hori.
Hori bai, errepidearen itxieraren ondorioz lekuz aldatuta dauden autobus geltokiek gaur bere horretan segituko dute. Udalak esandakoaren arabera, autobus erabiltzaileak ez nahasteko erabaki dute horrela egitea. Beraz, bihar, barikua, hasiko dira autobusak betiko geltokietan geratzen.
Pascual Churrucako eraiste lanik handienak eginda egon arren, lanak ez dituzte bukatu. Baina hemendik aurrerakoak egiteko ez dute errepidea itxi beharrik izango.