Kanpoan euri zaparradak, trumoi zaratak eta oinaztuak ziren bitartean, karidadeko saldak bor-bor irakin zuen gelatzetik zintzilik zeuden kobrezko galdaretan. Jendetzarik ez, baina tantaka-tantaka hurreratu ziren herritarrak ermitaren osteko estalpera eta katilukada bana salda hartuta, tertulia gozoan joan zen goiza. Bitartean, ermitako ateak zabalik izan ziren, nahi zuenak eraberritu berri dagoen barrukaldea ikus zezan. Horixe izan da aurten San Martzialgo jaiek eman dutena. Argazkiak: E. Unamuno eta L. Lakuesta.