Urtero moduan, aurten ere mozorrotutako osintxuarren espedizioa etorri da herrira bidegorritik, Kofraixa jaixak hasi direla iragarri eta plazentziatarrak gonbidatzera. Santa Ana kaletik sartu dira musika eta bozina hotsez eta herriko kaleetan buelta zaratatsu bat eman eta gero, Galtxagorrixak eskainitako zizka mizkak jan dituzte Etxaburuetan. Ondoren, bueltan joan dira Osintxura, han Mariatxiek girotutako poteoa egitera. Ikus jaietako egitarau osoa hemen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.