Aurten, salda banatzea izango da San Martzialgo jai egitarauko ekitaldi bakarra. Ohitura den moduan, gauean ekingo diote ermita osteko estalpean, gelatzetik zintzilik ipinitako lapikoetan, salda prestatzeari eta goizalderako gertu izango dute, bertaratzen diren herritar guztiei emateko prest.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.