Katakrakek 'Rote Zora' liburua kaleratu du, David Lindemannek euskaratutako testuekin

Erredakzioa 2023ko abu. 25a, 15:23

David Lindermann liburua eskutan. MAIALEN ANDRES / FOKU

'Rote Zora. Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995)' liburua kaleratu zuen uztailean Katakrak argitaletxeak, David Lindemannek alemanieratik euskarara itzulitako testuekin.

Rote Zora 1974an Mendebaldeko Alemanian emakume feminista autonomoek sortutako hiri gerrilla izan zen eta liburuak taldearen ibilbidea jasotzen du, taldearen beraren testuak eta hari buruz beste batzuek idatzitakoak antologia batean bilduz.  

Argitalpenaren eta Rote Zora gerrillaren gaineko artikulu sakona Naizek kaleratu zuen ekainean Gaur8 aldizkarian: Alemaniako gerrilla feminista; gorputza erdigunean, armak eskuan. Ondoren, uztailean, Berriak ere kaleratu zuen artikulu laburrago bat Ibilbide baten amorru eta samurtasun hitzak izenburupean.