Aurrera doaz SAPAko lehen pabiloia, sasoi batean prentsak egiten zituzten eraikina botatzeko lanak. Dagoeneko bota dituzte lantegiaren paretak eta bistaratu da burdinazko egitura. Hain justu, egunotan, burdinazko egiturak duen ugerra garbitzen dihardute han, presio bidez. Zubi ondoko eraikinaren parterik handiena ere bota dute eta datozen asteeetan, aldamioa kendu bezain laster, ia erabat botako dute, pareta txiki bat lagata.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.