Uztailean zehar, Jesus Tapia ikertzailearen gidaritzapean eta hainbat boluntarioren laguntzarekin, Aranzadi zientzia elkarteak aurtengo kanpainarako ezarritako bi lan nagusiak gauzatu: Batetik, uztailaren lehen asteetan, Idoiako trikuharria industu zuten eta bestetik, uztailaren amaieran eta abuztuaren hasieran, hasierako kata txiki bat egin dute Lezeagako haitzetan, azpian inolako aztarnarik baden ikusteko. Azken horri dagokionez, Tapiak jakinarazi du hasierako esplorazioko lan horietan suharrizko pieza txiki bat topatu dutela eta horrek “pista on bat” emango diela etorkizunean bertan “lanean jarraitzeko”.
Idoiako trikuharri dagokionez, Tapiak azaldu du indusketa lanak amaituta (ikus indusketaren irudi ikusgarriak azpiko bideoan), asmoa dela datorren urtean trikuharria zaharberritzeko lanei ekitea baina asmo horien eta bestelakoen berri zehatza udazkenean emango du, aurtengo kanpainak eman dituen emaitzen berri ematearekin batera.