Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bart gauean norbait Ezoziko futbol zelaiko biltegietako batean sartzen ahalegindu da; atea behartu du baina ez du lortu barrura sartzerik. Biltegi hori duela hilabete batzuk egokitu zuen Udalak armailen atzeko aldean, Soraluze futbol taldeak bere materialak gorde ditzan. Argazkiak: Fali Tajuelo.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.