(...) Alegia, kanpotik datozenek denbora gutxiago behar dutela gure Plazentzian eroso sentitzera ailegatzeko. Zioen kontrakoa Oñati zela, han nekezago integratzen dela kanpotarra. Aurkipenok harro sentiarazi ninduten nire herriaz.
Aurtengo jaietako programan asko gustatu zitzaidan Alkateak agurrean eskatzen ziguna, non eskaera egiten baitzigun elkar babestu eta lagundu genezan. Adostasun osoz, partekatu egin nuen agur hori.
Ba, San Inazio egunean, arratsaldez, tentsioaren jeitsiera edo mareo moduko baten ondorioz, lurrera erori nintzen Gilaneko zubian eta konorterik galdu ez banuen ere, hainbat herritar hurbildu zitzaizkidan laguntza eskainiz. Egia esan ez nuen hainbesterainoko premiarik sentitzen baina berehalako erreakzio pila hura barruraino heldu zitzaidan. Tartean baziren lagunak baina baita agurra besterik partekatzen ez dugun herritarrak ere, gizonezko eta emakume. Babestua, zaindua eta ia maitatua sentiarazi ninduten nire herrikideek.
Norbaitek SOS DEIAKera ere deitu zuen. Osakidetzaren anbulantziakoen zerbitzu profesionala jaso nuen, konstanteen neurketek ondo eman zuten eta ez daukat belaunean azal urratua besterik.
Orain arte, begirale izatea tokatu zait barreraren beste aldetik. Oraingoan, ostera, alderantziz.
Mila esker nitaz interesatu zineten guztioi; oraindik ez zait falta nire herriaz harro jarraitzeko arrazoirik, zuei esker.
Joxean Iñurrieta