Garbiketa egin arte, Erregetxean ezin da aparkatu

Erredakzioa 2023ko uzt. 27a, 20:13

Jaiak bukatuta, gaur, eguena barraka guztiak kendu dituzte Erregetxetik, txurreria izan ezik. Bihar goizean, berriz, esparrua garbitu egingo dute. Hori dela eta, Udaltzaingoak ohartarazi du, garbiketa bukatu arte, ezin dela Erregetxean aparkatu.

Udaltzaingoak esan duenez, barrakak joan bezain laster, jendea Erregetxean aparkatzen hasi da, nahiz eta inguru guztian adierazita egon ezin dela aparkatu.

Hori dela eta, berriro ere gogora ekarri du Erregetxea garbitu arte ezin dela bertan aparkatu. Bihar, 08:00etarako joango da azken ibilgailua Erregetxetik eta orduantxe garbituko dute.