Etxaniz ihesean ibili zen, harik eta 1994an Nikaraguako agintariek Espainiaren esku utzi zuten arte. Hala, atxilotu egin zuten, baina, epaileak aske uztean, ihes egin zuen berriz ere. Venezuelan atzeman zuten, 2002ko abenduan, eta berriz ere Espainiari entregatu. Ordutik preso egon zen. 2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak, baina hirugarren gradua ez zioten eman 2020ko uztailera arte. Orduan, Villabonako espetxetik (Asturias, Espainia) Martutenera (Gipuzkoa) lekualdatu zuten, eta baldintzapean, eskumuturrekoarekin eta etxeratzeko ordutegiarekin, aske gelditu zen. Harrezkero Soraluzen bizi izan da.
Sebas Etxanizen heriotzaren eta haren bizitzaren gaineko informazioa argitaratu dute Berrian eta Naizen.