Mikel Santiago Arizaga fraidea apaiz ordenatu dute

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 21a, 07:53

Joan zen domekan, uztailaren 16an,  Mikel Santiago Arizaga (Soraluze, 1973) apaiz ordenatu zen, Arantzazuko santutegian. Senideak, lagunak eta propio Santiagoren ordenazioko mezara joan ziren herritar ugari izan zituen inguruan soraluzetarrak, baita iaztik anaia dituen frantziskotar fraideak ere. Meza gidatzen, berriz, Fernando Prado Donostiako gotzaina izan zen. Txalo artean ospatu zuten Prado gotzainak Elizaren barruan apaiz moduan onartzeko Mikel Santiago besarkatu zuen momentua (bideoan 01:00:00 puntuan). Meza girotu zuen musikaren zati bat, berriz, herriko txistulariek eskaini zuten.

Iazko maiatzaren 15ean egin zuen Mikel Santiago Arizagak fraide frantziskotar izateko Profesio Nagusia, Arantzazun. Ondoren, apaiz ordenatzeko formazioari ekin eta urtebeteren ondoren asmo hori gauzatu du. Gaur egun, Arantzazun dagoen fraiderik gazteena da soraluzetarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.