Bihar, odol ateratzeak

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 20a, 08:10
Hainbat herritar odola ematen, maiatzeko hitzorduan.

Bihar, barikua, odol ateratzeak egingo dituzte Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Opor ostera arteko azken ateratzeak izango dira eta kontuan hartuta, udan, jaitsi egiten dela odol emaile kopurua, dei berezia egin dute odola ematera joateko. Gogoan izan, goizean txanda hartu beharra dagoela: 943 007 885.

Uda partean, %30 eta %50 artean jaisten da odol-emateen kopurua. Horrexegatik da ohi baino garrantzitsuagoa biharko hitzordura joateko. 

Goizean txanda hartu (943 00 78 85) eta arratsaldean, 16:30etik 20:10era arte izango dira odola ateratzen.