Barikua aurretik zabalduko dute SAPAko kale estua

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 18a, 11:05

Atzo ezkero, astelehena, itxita dago SAPAko kale estua, pabiloiko paretak eraisteko obrek eraginda. Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, aurreikuspena da hiruzpalau eguneko lanak izango dituztela.

Aurrera segitzen dute SAPAko lehen pabiloia zaharberritzeko lanek. Farbika zaharraren metalezko egitura bistaratzeko paretak botatzen dabiltza eta egunotan, lanok errematatu egingo dituzte.

Udaltzaingoak esandakoaren arabera, lanok hiruzpalau egunean bukatuko dituztela aurreikusi du eraiste-enpresak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.