Bihar gaueko itxiera dela-eta, Bilborako edo Behobiarako noranzkoan doazen ibilgailuek GI-627 errepidetik jarraitu beharko dute Maltzagaraino, eta, Eibarko edo Elgoibarko sarbideetatik sartu ahal izango dira atzera ere AP-8 autobidean.
Bihar, eguaztena, Bergara eta Maltzaga arteko AP-1eko Lesarriko tunela itxita izango da, 22:00etatik 06:00ak arte. Halaber, itxita izango dira, baita ere, Bergara Hegoaldeko eta Bergara Iparraldeko autobiderako sarbideak. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, tunel barruan, mezularitza aldakorreko panel berriak jartzeko lanak egin behar dituzte.