Egunotan, buru-belarri ari dira jaietarako lanean. Plaza Zaharrean muntatuta dago taula, Zubi Nagusian erretiratu dituzte loreontziak zubiko txosnaguneari lekua egiteko, eta, Erregetxean jarri dute autoak erretiratzeko abisua, bihartik, barrakek lekua izan dezaten bertan.
Izan ere, Santiago-Santa Ana jaien kanoikada astelehenean, uztailaren 24an jaurtiko den arren, barikuan hasiko dira jaietako ekitaldiak eta ordurako martxan izango dira barrakak.