Gaur, uztailak 14, udalekuen azkeneko eguna da eta eguraldi ederrarekin ederki dabiltza umeak zein begiraleak. Eurak prestatuta, aspaldiko partez, baltsa atera dute ibaira eta umeak batetik bestera eroaten jardun dute. Kalean, berriz, autobus magikoa ibili da gora eta behera, umeei leku batetik bestera laguntzen. Izan ere, denetik izan dute aukeran, ur-jolasak, sukaldaritza, ile-apaindegia, dantza…Laster erretiratuko dira bazkaltzera, eliza-atarira. Baina, indarberritzeko besterik ez, arratsaldean, jolas zikinak eta ur-txirrista izango baitituzte zain, aurtengo udalekuak borobiltzeko.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.