Jakitzeko modukua

Atzo bi txakur, gaur dordoka bat

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 12a, 15:36

Atzo goizean, martitzena, txakur bat jaso zuten Udaltzaingoan, mendian galduta topatu ondoren. Bada, atzo arratsaldean, beste txakur bat jaso zuten, goizekoaren arraza berekoa eta hura ere mendian topatutakoa. Azkenik, gaur goizean, dordoka bat jaso dute, kasu horretan, Zeletako zubian topatutakoa. Bi egunean, bada, hiru animaliaren kargu egin behar izan dira.

Oharra: dordokaren jabea agertu da.

Atzoko txakurren kasuan, atzotik bertatik daude Debabarrena Eskualdeko Animalien Ongizaterako Zentroan, norbaitek jasotzeko edo adoptatzeko zain.

Dordokaren kasuan, berriz, basozainari abisatu diote eta bihar etorriko dira haren bila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.