San Andresko jaiak

Domekan bertsolariak, pilota, herri kirolak eta bola premioa

Egoitz Unamuno 2023ko uzt. 11a, 10:30

Domekan Mendiluze eta Laburu bertsolariek abiatu zuten egitaraua eta mezaren ostean, Atxotegirekin batera beste hiru pelotarik ikuskizun bikaina eskaini zuten frontoian. Arratsaldean, izetatarrek hartu zuten txanda eta herri-kirol erakustaldi ikusgarria osatu zuten harri-jasotze eta pentatloi proba eginda. Ostean, boletan, Jose Antonio Nuñez Txiki herritarrak lortu zuen garaipena, lau txirlo botata eta Aimar Perezek, berriz, auzoko onenaren postua, bi txirlo botata. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.