Lan-deialdia hizkuntza aniztasun teknikaria kontratatzeko

Erredakzioa 2023ko uzt. 10a, 12:45

Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak hizkuntza aniztasun teknikaria behar du amatasun baja kubritzeko. Zeregin nagusiak: Harrera linguistikoa, “Auzoko familian” programa eta hizkuntza eta kultura aniztasunari lotutako hainbat ekimen dinamizatzea eta garatzea.

Eskaintzen da:

  • Egunean bi orduko lan-kontratua
  • 2023ko irailaren hasieratik ikasturte osorako
  • Lantokia: Pil-pileanen bulegoa

Eskatzen da:

  • Euskararen sustapenaren arloan profesionala edota esperientziaduna izatea
  • Euskara ondo menperatzea

Baloratuko da:

  • Antzeko egitasmoetan lan egin edo parte hartu izana
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna
  • Beste hizkuntza batzuk menderatzea
  • Gizartegintza edo antzeko titulazioren bat izatea
  • Pertsona dinamiko eta autonomoa izatea
  • Soraluzen bizitzea
  • Elkarteko bazkide izatea

Bidali kurrikuluma ondorengo helbidera:

Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

 Errabal 15 -1, 20.590 Soraluze

pilpilean@pilpilean.eus

943751304 / 601602347

Epea: uztailaren 18ra arte