San Andresko jaiak

Jendetza eta giro ona pilotan, zezenean eta erromerian

Egoitz Unamuno 2023ko uzt. 10a, 10:15

Zapatu arratsaldean jende asko batu zen San Andresen. Frontoiko harmailak bete egin ziren finalarreuko pilota partiduak ikusteko eta zezenean ere hesi buelta guztia inguratu zuen jendeak. Gauean, laurogei bat lagunek afaldu zuten frontoian eta osteko erromeria, Izer eta Alabierrekin lehenik eta DJ Anderrarekin gero, goiz aldera arte luzatu zen. 

Pilota txapelketa finalaurrekoetan, emaitzak ondorengoak izan ziren:

Lehen finalaurrekoa

Iosu Unanue - Beñat Catalan 22

Manex Osinaga-Tajuelo 11

Bigarren finalaurrekoa

Ion Varela-Unax Sudupe 15

Iokin Arrillaga-Argoitz Ariznabarreta 22