Gaur, ur-txorroen parkearen obra zibila egiten hasi dira. Parkearen gaineko aldeko aparkaleku-ilara erabiliko dute obrako hondakinak batzeko edukiontzia jartzeko, beraz, obra bukatu arte gune horretan ezin izango da aparkatu.
Arrizabal enpresak Udalari jakinarazitakoaren arabera, hiru bat aste emango dituzte obra zibila egiten, hau da, azpiegiturak-eta ezartzeko obra egiten. Ondoren, parkeko txorroak ipiniko dituzte. Guztira, aurreikuspena da abuztu hasierarako amaituta izatea ur-txorroen parkea.
Aurreikuspen horren arabera, proiektuaren lizitazioak ezarritako epea baino dezente bizkorrago bukatuko dute parke berria. Izan ere, lizitazioak hiru hilabeteko epea ematen zuen obra bukatzeko. Aurrekontuari dagokionez, berriz, da 149.850,01 eurokoa da, gehi BEZ.