Atzo iluntzean, zapatua, ikus-entzuleak gustura eta asebeteta laga zituen kontzertua eskaini zuen Ezoziko Ama Abesbatzak. Elizaren akustika lagun, goxo eta eder entzun ziren kantuak, batzuk a capella eta beste batzuk Eli Mendiaraz piano-joleak lagunduta. Bestalde, eskerrak helarazi zizkioten Victoriano Etxabe parrokoari kontzertua elizan eskaintzen lagatzearren eta Soraluzeko parrokiarendako ere eskerron mezua helarazi nahi dute. Bideoan, kontzertuko kantuetako lau.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.