“Pozgarria da egon den parte-hartze ikaragarria”, nabarmendu zuen Maite Quintanilla zinegotziak atzoko sari banaketaren hasieran. Horixe eskertu ondoren, adierazi zuen halako lehiaketek denok barnean daramagun “sortzailetasuna eta irudimena hauspotzen” laguntzen dutela eta halako ekimenetan parte hartzen, nabariago ikusten dela norberaren herritartasuna ere, “sentipen horrek indartzen gaitu herri bezala”, esan zuen.
Saridunak
Halaber, Plaentxi Herri Ikastetxea zein Soraluzeko Herri Institutua eskertu zituen lehiaketan laguntzearren eta bukatzeko, sariak banatu zituzten, lau mailatan sailkatuta:
Lehen Hezkuntzako 1. Zikloa, LH 1-2.
- Irati Ariznabarreta Jauregi.
- Libe Elortza Ugalde.
- Eki Azkorbebeitia Soria.
Lehen Hezkuntzako 2. Zikloa, LH 3-4.
- Izane Peña Mira.
- Izar Uzin Zubizarreta.
- Youssef Ouhammi Boussagi.
Lehen Hezkuntzako 3. Zikloa, LH 5-6.
- Khadija El Mendili.
- Aitz Arluziaga Mendizabal.
- Ekain Ariznabarreta Jauregi.
Bigarren Hezkuntza.
- Uxue Esnaola Torrientes.
- Alba Rico Gallardo.
- Jurdana Viciosa Garitano.