Gaur arratsaldean, makala altxatu dute San Andresen eta ermitako kanpaiak jo eta etxapliguak bota ere bai, auzoan jaiak hasi direla iragarriz. Dena gertu daukate: taberna, edariak, jakiak... eta baita azken orduko nobedadea ere: ohe elastikoak (astelehenera arte izango dira bertan). Bihar, eguerdiko 12:00etan, patata tortila lehiaketarekin abiatuko dute hiru eguneko egitaraua. Argazkiak: Leire Elizburu.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.