Kejak eta eskarixak

“Soraluzetarrak zer gara hirugarren mailako herritarrak, ala?”

Erredakzioa 2023ko uzt. 7a, 17:22

Atzo goizean, eguena, Donostiara zihoan autobusak lau soraluzetar geltokian laga zituela eta ondorioz, ospitalera joateko autoa hartu behar izan zutela salatu du J.I. soraluzetarrak. “Soraluzetarrak zer gara, hirugarren mailako herritarrak, ala?”, dio.

J.I. herritarrak honela kontatu du gertatutakoa: “Asmoa zen 11:00etako autobusa hartzea Donostiara joateko ospitaleko Kontsultara.

Autobusa etorri zen ordurako zabaldu zen atea eta sorpresa , txoferra azaldu zen esan zuen: no hay más sitio que para una persona.
 
Beraz, besteok kontsultara joateko kotxea hartu behar izan genuen. Gero esaten dute garraio publikoa erabiltzeko.
 
Eskerriasko  Pesari edo garraio publikoaren arduradunari”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.