BIDEOA

San Fermin giroa Soraluzen ere

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 7a, 10:13

Atzo, San Fermin bezpera, Soraluzen ere ospatu zuten Euskal Herriko jairik ezagunenen hasiera. Txupinazoaren ondoren, txistulariek gozatu zuten kalea; ondoren, udalekuetako umeak gerturatu ziren, buruhaundi eta guzti eta dultzaineroen musika indartsuarekin, kalejira alaia egin zuten. San Fermin txiki borobiltzeko, frontoian buruhandiekin jolasean ibili ziren udalekuetan dabiltzan LH 4tik beherako umeak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.