Bukatu dira eguenetan Mesedeetako egoitzako langileek egiten zituzten elkarretaratzeak. LAB sindikatuko ordezkari Lorea Callesek jakinarazitakoaren arabera, langile guztien artean, bozketa bidez erabakiko dute zelako lan-jarduna izango duten egoitzan: txandakakoa (errotatorioa) edo lan-jardun finkoa.
Bozketa irailaren 28an egingo dute, 14:30etik 15:30ak bitartean, eta, bertan erabakitzen dutena aplikatuko dute. Gainera, Callesek esandakoaren arabera, urtero errepikatuko dute bozketa eta horrela, langile guztiek beti izango dute erabakitzeko eskubidea bermatuta.