Maiatzaren 28an, pertsona bati zubian bihotzekoak eman ondoren erabaki zen Udaltzaingo barruan dagoen desfibriladorea bulego kanpoan jartzea.
Izan ere, gerta liteke larrialdiren bat izatea domekaren edo jai-egunen baten, eta, larrialdia arratsaldez gertatuz gero, gainera, bakarrik erabil zitezkeen, Itxaropenako, Mesedeetako egoitzako edo futbol zelaiko desfibriladoreak, hirurak ere, erdigunetik urrun samar. Horrexegatik erabaki zuten Udaltzaingo barruko desfibriladorea bulego kanpoan jartzea.
Sei desfibriladore
Zubikoaz aparte, Arane kiroldegian, Itxaropena elkartean, Eguneko Zentroan, Mesedeetako egoitzan eta Ezoziko Futbol Zelaian daude desfibriladoreak.
Udalerrian norbaiti bihotz geldialdia gertatuz gero, hari laguntzeko edozeinek eska eta erabil dezake desfibriladorea. Aparailuak berak ematen ditu erabilera egokirako azalpenak.
Alarma eta lokalizadorea
Desfibriladorea bitrina baruan dago gordeta eta edozeinek har dezake; hori bai, norbaitek lapurtzeko tentazioa izanez gero, jakin beza, alarmaz aparte, lokalizadorea ere baduela aparailuak.