SAPAko lehen pabiloiko pareten beheko partea laga dute bakarrik. Eraisketa lanak egin dituen Petralanda enpresatik esan dutenez, falta dena ere botako dute, baina horretarako ez dute errepidea itxi beharrik izango.
Gaur arratsaldean, eguaztena, bukatu dute SAPA lantegiaren lehen pabiloiko pareten zatirik handiena botatzen. Harri hondakinak erretiratu dituzte bidetik eta garbi laga dute ingurua. Hori horrela, berriro ere zabaldu dute SAPAko kale kantoia oinezkoendako zein zirkulaziorako. Lantegiak, berriz, orain bistan ditu burdinazko zutabeak eta itxura erabat desberdina eta ikusgarria erakusten du.
SAPAko lehen pabiloiko pareten beheko partea laga dute bakarrik. Eraisketa lanak egin dituen Petralanda enpresatik esan dutenez, falta dena ere botako dute, baina horretarako ez dute errepidea itxi beharrik izango.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.