Azken txangoa irailera arte

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 4a, 08:38

Soraluzetarrak Peru-Harri museoan. Argazkia: Amaia Laskurain.

Joan den astean egin zuten oporren ostera arteko azkeneko txangoa Itxaropena Erretiratuen Elkartekoek. Tolosa-Leitza ingurura joan ziren eta ederki ibili zirela kontatu dute. Zapore goxo horrekin, irailetik aurrera hasiko dira berriro ere erretiratuendako eta pentsiodunendako txangoak antolatzen. 

Joan den eguazten goizean, Tolosan hamarretakoa egin ondoren, bi taldetan banatu eta batzuk Txotxongiloen museoa ikustera eta besteak Txokolatearen museoa ikustera joan ziren.

Ondoren, Tolosan bazkaldu zuten, hango erretiratuen etxean eta arratsaldean Leitzara joan ziren, Peru-Harri museora. Bertan dago aterata behe-lainoz inguratutako argazkia. 

Antolatzaileek kontatutakoaren arabera, dena oso ondo irten zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.