LH 1etik hasi eta DBHrainoko ikasleek parte hartu dute jaietako kartel lehiaketan. Hori horrela, 200 bat marrazki izango dira ikusgai gaur zabalduko duten erakusketan. Barikura arte izango da marrazkiak ikusteko aukera, 19:00etatik 20:30era.
Barikuan, berriz, sari banaketa egingo dute. Lau mailatan sailkatu dituzte marrazkigileak eta maila bakoitzeko irabazle bana izango da. Horrez aparte, lau irabazleen artean marrazki bat aukeratuko dute eta huraxe erabiliko du Udalak jaietako egitaraua ilustratzeko.