Atzo, domeka, ehun bat motozalek Soraluzeko kaleak eta plazak hartu zituzten, Motoclub Plaentxik antolatutako topaketaren bueltan. Asko ingurutik etorri ziren, Eibartik, Bergaratik… eta beste asko urrunagotik, Bermeotik, Donostiatik… Edozelan ere, ia guztiak ziren elkarren lagun edo ezagun, motozaleen familiakoak. Inguruko errepideetatik ibilaldia egin ondoren, Soraluzen elkartu, hamaiketakoa egin, opari zozketa adi-adi segi eta hildako motozale-lagunak gogoan -tartean, Manex Dominguez soraluzetarra- datorren urtera arte agurtu ziren.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.