SAPAko kale kantoia itxita

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 3a, 08:26

SAPAko lehen eraikinaren paretaren zati handi bat botata.

Gaurtik, astelehena, itxita dago SAPAko kale kantoia, obrengatik. Bizpahiru egunez izango da itxita. Ondorioz, inguruko garajeetarako sarrera-irteerak Gabolatseko zubitik egin beharko dira. 

Hain justu, Baltegieta kaleko 22., 24. eta 26. zenbakidun eraikinetara eta 14.,16. eta 18. zenbakietako garajeetara autoz joateko sarrerak eta irteerak bideratuko dituzte Gabolatseko zubitik.

Aurreikuspena da, eguaztenerako ez bada, obrak eguaztenean bukatzea.