Joan zen, zapatuan eman zuten horretarako lehen pausoa Izaguirre igeltseritzak eta Asier Amutxastegi eskalatzaileak; kanpandorreraino igo eta bertan, erlojuaren bi orratz eta heldulekuak jaso zituzten. Materialak herdoilduta zeuden eta dagoeneko, eroan dizkiote errementariari, hark berriak egin ditzan, altzairu herdoilgaitzezkoak. Beraz, ondo bidean, aste batzuk barru, kanpaien hotsek eta ordulariaren orratzek bat egingo dute berriz eta kanpandorreko erlojuari begiratzen diogunean, zein ordu den jakingo dugu.