JAIAK SAN ANDRESEN

Aurten tortila lehiaketa eta zezentxoak zapatuan

Egoitz Unamuno 2023ko eka. 30a, 13:00

Iaz, zezentxoak San Andresen.

Uztailaren 8an, 9an eta 10ean ospatuko dira jaiak San Andresen eta aurtengo egitarauak bi nobedade nagusi izango ditu: tortila lehiaketa eta zezenak, biak zapatuan.  

San Andresko jaien egitarauaren parterik handiena ohikoa izango bada ere, badira nobedade bi, zapatuan egingo direnak. Izan ere, aurten, zapatu eguerdian ez dute azokarik egingo eta horren partez, bikotekako tortila lehiaketa egingo dute, parte hartu nahi duten guztiei irekia (xehetasunak beherago). Bigarren aldaketa, Bergarako zezentxoei dagokiena izango da, aurten zapatu arratsaldean izango baitira eta ez domeka arratsaldean, azken urteotan egin izan den moduan.  

Gainerakoan, hiru egunetako jai egitaraua ohikoa izango da. Zapatuan pilota partidak, afaria eta erromeria izango dituzte Izer eta Alabier taldearekin. Domekan, meza, pilota, herri-kirolak, bola premioa eta egun osoz Mendotz eta Bizkai trikitilariak eta Mendiluze eta Laburu bertsolariak. Eta, amaitzeko, astelehenean auzotarren eguna Lutxurdio eta Lajarekin eta Egaña eta Lizaso bertsolariekin. 

Ondorengoa da egitaraua:

Uztailak 7, barikua

19:00etan Makala altxatzia eta kanpai jotzea. Ondoren, txorixo probatzea.

Uztailak 8, zapatua

12:00etatik 14:00etara Patata tortilla lehiaketa irekia.

Izen-ematea: Bikoteka. Deitu edo idatzi: 699 749 813 zenbakira (Leire).

Saria: Bi txartel gaueko afarirako.

Oharra: Osagaiak (patata, arraultzak, kipula, gatza eta olioa) eta sua antolakuntzak jarriko ditu. Zartagia, platera, kutxiloa eta patatak zuritzekoa, berriz, parte hartzaileak.

17:30ean Asier eta Iñakiren Omenezko Pelota Txapelketako partiduak.

19:00etan Bergarako zezenak.

21:00etan Herri-afaria eta ogitartekoak.  

00:00etan Erromeria Izer eta Alabierrekin.

Uztailak 9, domeka

13:00etan Meza. Egun guztian zehar Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariak eta Mendotz eta Bizkai trikitilariak.

13:30ean Eskuz binakako pelota partiduak.

13:30ean Bazkaria elkartean, trikitilari eta bertsolariek animatuta.

18:30ean Herri kirolak. Harri jasotzen: Paulo Azpiazu eta Hodei Izeta. Pentsatloia: Izeta V.a eta VI.a.

19:30ean Bola premioa.

21:00etan Afariak elkartean.

Uztailak 9, astelehena

12:30ean Meza, auzoan hildakoen alde.

13:00etan Umeendako jolasak.

14:30ean Auzotarren bazkaria frontoian.

Egun osoan zehar, Lizaso eta Egaña bertsolariak. Bazkalostean dantzaldia Laja II eta Lutxurdiorekin.

19:00etan Emakumezkoen bola txapelketa.

20:30ean Afaria. Afalostean, erromeria jaiak amaitu arte.